TORTO TXIKI ABESTIA
Abesti berri bat ikasten ari gara. Bertan, bestea beste, Oier Osasunako jokalari agertzen da eta asko gustatzen zaigu dantzatzen agertzen delako.
GELAN MOZORRATZEN
Mozorratzea asko gustuko dugu eta horren inguruan hainbat jarduera egin ditugu euskarako klaseetan. Azken ekintza bezala gelara mozorroak ekartzea pentsatu genuen, gero hauek hobeto deskribatu ahal izateko. Bideo bat grabatu dugu zuek ere ikusi eta ikas dezazuen.
EGURALDIA
MARTIN TXIKI ETA JENTILAK
Euskal mitologiako «Martin txiki eta Jentilak» istorioa irakurri dugu eta asko gustatu zaigu. Horregatik txotxongilo hauek egitea pentsatu dugu eta horrekin istorioa zuei kontatzea. Ea gustatzen zaizuen!
NONGO MINA DUZU?
Gelan mediketara jolast dugu eta botikin bat egin dugu ikasi ditugun gorputzeko atalak errespasatzeko.
NORK EGIN ZION BURUKO HURA SATORRARI?
Gelan «Nork egin zion buruko hura satorrari» ipuina kontatu genuen eta ideia bat bururatu zitzaigun, antzerki bat egitea gelan ipuin horrekin. Beraz denon artean aztertu genuen zein pertsonaia zeuden, zer esaten zuten… Gero paperak banatu genituen, bakoitzak nahi zuen pertsonaia aukeratu zuen eta animali horren korona margotu genuen eta plastilinarekin animali horren nola egiten zuen egin genuen. Azkenik, antzerkia gelan entsaiatzen ibili gara eta hau da hainbeste lan egin ondoren atera dugun emaitza.
UDAZKENEKO FRUITUAK
Gelan udazkeneko hiztegia ikasi dugu : sagarra, gaztaina, kalabaza, ezkurra, artoa, hostoa… Ikusi zeintzuk izan ditugun eskuetan.
IKASKIDEAK EZAGUTZEN
Lehen mailako ikasleak gara eta aste hauetan zehar gure aurkezpenak lantzen ibili gara. Ikusi nolako aurkezpenak egin ditugun:
INAUTERIAK (Miel Otxinen txanoa)
GABONETAKO PINUA
ANIMALIAK LANTZEN
HANSEL ETA GRETEL
ZIKURKUA
1 comment
oso interesgarriak argazkiak
Badirudi ongi pasatzen dira euskera klasetan